Beste kirolak
GOLFA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hala, golf-jokalari iparirlandarrak lehen aldiz jantzi du jaka berdea, Justin Roserekin zuen berdinketa hautsita. Jon Rahm euskal golflaria hamalaugarren geratu da.
Jon Rahm, Augustako Mastersean. EFE
Rory McIlroy golf-jokalari iparirlandarrak irabazi du Augustako Mastersaren 89. edizioa, denboraldiko lehen txapelketa handia, 11 urtez irabazi gabe egon ostean, eta Justin Roserekin zuen berdinketa hautsita. Bigarren amaitu zuen Rosek.
Hirurren Patrick Reed izan da (-9), 17. zuloan egindako eagle bati esker. Bestetik, Scottie Scheffler, iazko irabazlea eta munduko lehen sailkatua gaur egun, laugarren geratu da (-8). DeChambeauk itxi du sailkapenaren Top 5 multzoa.
Jon Rahm euskal golflariak parraren azpitik hiru kolpeko txartela eginda itxi du lehia. Azken errondara par parean heldu da, txapeldunaren jaka berdearen borrokatik aldenduta.
2023ko edizioa txapeldun izandakoak 69ko kolpeko txartela osatu zuen azken bueltan (-3), bost birdie eta bi bogey lortu ondoren.
Hurrengo zuzenekoak
03 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa: Zabala vs Larrazabal |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa