Beste kirolak
Eskubaloia
EITB MEDIA
Jokalari frantziarrak 62 neurketa jokatu eta 124 gol sartu ditu Donostian emandako denboran. Hiru denboraldi beteko ditu, aurtengoa amaituta.
Melinda Louis Super Amara Bera Berako jokalaria
Albisteak (3)
Melinda Marie Louis hegaleko jokalariak ez du Super Amara Bera Beran segiko 2025-26 denboraldian. Frantziarrak hiru denboraldi egingo ditu Donostian: orain arte, 62 partida jokatu ditu, eta 124 gol sartu.
Sara Gilen baja betetzeko iritsi zen Louis Donostiara, sorbaldako ebakuntza egin baitzioten. Lehen denboraldian, Erregina Kopa irabazi zuen taldearekin; bigarren sasoian, lesio larria izan zuen ligako hirugarren norgehiagokan, Guardesen aurka Gascan jokatzen ari zela.
Aurten ez du hutsik egin Super Amara Bera Beraren 39 partida ofizialetan.
Baja. Melinda Marie Louis no seguirá la próxima temporada en @superamara @BalonmaBeraBera
— super amara Bera Bera (@BalonmaBeraBera) April 9, 2025
El club agradece su esfuerzo e implicación pero todavía queda la @IberdrolaDHF como reto conjunto. https://t.co/QSiH1hzpgn pic.twitter.com/yONFDf2uh8
Hurrengo zuzenekoak
05 | 23:30 - 00:45 | AREA TXIKIA | Reala vs Athletic Club partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa