Beste kirolak
Eskubaloia
EITB MEDIA
Erreginaren Kopako azken txapeldunek Ligako 15. garaipena eskuratu dute, eta Bizkaiko taldeak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du.
Zuazo Barakaldo vs Bera Bera
Super Amara Bera Berak irabazi du larunbat honetan Zuazo Barakaldoren etxean Guerreras Iberdrola Ligako 23. jardunaldian jokatutako euskal derbia, 28-35eko emaitzarekin.
Partidaren lehen zatia oso parekatua izan da. Lehen minutuetan, gol trukea egon da, Donostiako taldeak hiru gol jarraian sartuta partidako lehen errenta lortu duen arte.
Hala ere, Bizkaiko taldeak (jaitsiera postuan dago) ez du markagailuko aldea handitzen utzi. 10-14koarekin heldu da errenta handiena, eta Bera Beraren aldeko bi goleko abantailarekin joan dira atsedenaldira (14-16).
Aldageletatik bueltan, Zuazok parekatu egin du markagailua. Hortik aurrera, kolpe trukea izan da; Bera Berak gola sartu duen bakoitzean Zuazok erantzun egin dio, eta etxekoek ez dute hiru goletik gorako aldea handitzen utzi.
Azken txanpan, baina, Gipuzkoako taldeak bost gol jarraian sartu ditu, eta Bera Bera nagusitu da azkenean (28-35).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 18:45 - 21:00 | ESKUBALOIA | Europako Liga: MT Melsungen vs Bidasoa Irun |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa