23:23

Beste kirolak

Gizonezkoen 1. finalerdia

Etxauri argi gailendu zaio Albizuriri harri baldarraren lehian, eta "Harri Herri" saioko finalean izango da

EITB MEDIA

Aimar Galarragak eta Paulo Azpiazuk 24 aldiz jaso dute harri hori, eta Jokin Eizmendik eta Gari Garmendiak, ordea, 13; hala, Joseba Ostolaza kapitain duen taldeak hilaren 27ko finalerako sailkatzea eskuratu du, eta han Igeldo edo Laukariz izango du aurkari.

  • Etxauri hilaren 27ko final handian izango da. Argazkia: EITB Media.

    Etxauri hilaren 27ko final handian izango da. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxauri taldeak Albizuri hartu du mendean "Harri Herri" saioko gizonezkoen lehenengo finalerdian, astelehenean, eta, horrenbestez, EITBk hilaren 27an emango duen final handirako sailkatu da. Etxauri, Joseba Ostolaza kapitain, eta Luis Mari Telleria kapitain duen Albizuri oso parean ibili dira harri landuekin, baina harri baldarraren lehian Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu Etxauriko ordezkariak oso nagusi izan dira; izan ere, 24 jasoaldi egin dituzte, alegia, Albizuriko Jokin Eizmendik eta Gari Garmendiak baino 11 gehiago, azken horiek 13 aldiz jaso baitute harri baldarra.

Arestian esan bezala, harri landuekin ia-ia berdinduta aritu dira bi taldeak. Luis Mari Telleriak irabazi du zozketa, eta zehaztu du harri-jasotzaileek hiru minutu izango zituztela koadroarekin aritzeko, bi minutu kubikorako, minutu bat zilindrorako, eta bi minutu bolarako. 188 kiloko koadroan, Jokin Eizmendi Albizuriko harri-jasotzaileak bederatzi jasoaldi lortu ditu, eta Etxauriko Aimar Galarragak, berriz, zazpi; 125 kiloko kubikoan, berdinketa izan da, Etxauriko Hodei Iruretagoienak eta Albizuriko Gari Garmendiak hamahiruna jasoaldi erdietsi baitituzte.

Etxauriko Paulo Azpiazuk, 125 kiloko zilindroan, 14 jasoaldi eskuratu ditu, Albizuriko Iraitz Arrutik baino bi gehiago; eta 100 kiloko bolari dagokionez, Etxauri izan da nagusi beste behin, Iker Sojok 20 aldiz jaso baitu, eta Mikel Marijuanek, 17 aldiz. Kontuan izanik harri baldarraren lehiarako segundo gehien ematen dituzten jasoaldiak errektangularrean lortutakoak direla, Jokin Eizmendiren taldeak lau minutu eta 44 segundo izan ditu azken lehia horretarako, hau da, Joseba Ostolazaren harri-jasotzaileek baino segundo bat gehiago. Erabakitzeke zegoen dena, beraz.

Harri baldarrari aurre egiteko, Joseba Ostolazak Aimar Galarraga eta Paulo hautatu ditu; Luis Mari Telleriak, ordea, Jokin Eizmendi eta Gari Garmendia aukeratu ditu. Etxauri aise gailendu zaio Albizuriri, 24-13. Ondorioz, Ostolazaren gizonak "Harri Herri" saioaren finalean izango dira; horretan, Laukariz edo Igeldo izango dute aurkari, eta hilaren 21ean argituko da bi talde horietako zeinek eskuratzen duen finalerako sailkatzea. Aurretik, hurrengo astelehenean, Uliak eta Mollarrik emakumezkoen bigarren finalaurrekoa jokatuko dute; irabazlea Ibiurren kontra arituko da final handian.

GIZONEZKOEN LEHENENGO FINALERDIA
           
   KOADROA   
 KUBIKOA
 ZILINDROA
BOLA 
DENBORA
           
 ETXAURI  7  13 14  20 3:43 (+1:00)
ALBIZURI  9  13 12  17 3:44 (+1:00)
           
HARRI BALDARRA
           JASOALDIAK
           
ETXAURI          24
ALBIZURI           13

 

Puntuazioa: KOADROA (8 segundo jasoaldiko), KUBIKOA (5 segundo jasoaldiko), ZILINDROA (3 segundo jasoaldiko) eta BOLA (3 segundo jasoaldiko).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    13 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 4. etapa

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen