Beste kirolak
Eskubaloia
Agentziak | EITB MEDIA
Gipuzkoako taldeak Porriño kanporatu du lehen finalerdian (24-26) eta Nafarroakoak etxeko taldea, Granollers, bigarrenean (19-20).
Bera Berako jokalari bat, finalerako sailkatzea ospatzen. Argazkia: @BalonmaBeraBera
Super Amara Bera Berak eta Beti Onakek Erregina Kopako finala jokatuko dute, finalerdietan Porriño eta Granollers kanporatuta.
Gipuzkoako taldeak txarto hasi du partida, eta egoera iraultzea lortu du, Porriñok maila ona eman duen arren (24-26).
Malena Vallesen zuzendaritzapean, Porriñok ondo hasi du neurketa. Bera Bera 3-4 aurreratu da 12. minutuan, baina Porriño berehala jarri da berriro aurretik, eta finalerdia kontrolpean izan du hurrengo minutuetan (7-4, 11-10).
Lehen zatiaren amaieran, Imanol Alvarezen taldeak aurrerapausoa eman du, baina Ana Belen Palominok atepean egindako lan bikainak Donostiako taldeak norgehiagoka berdintzea galarazi du. Horrela, 13-12ko emaitzarekin iritsi dira bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zatian, Bera Berak aurkariaren defentsa zulatzeko modua aurkitu du. Elba Alvarezen jokoa erabakigarria izan da, eta bere taldea 16-18 jarri da aurretik bigarren zatiko lan erdietan.
Galiziako taldeak ez du amore eman, eta azkenera arte saiatu da, baina Bera Berak ondo eutsi dio bere aldeari, eta finalerako txartela lortu du, 24-26 irabazita.
Fitxa teknikoa
24 - Conservas Orbe Zendal BM Porriño (13+11): Palomino (Rosalez), Zhukova (1), Sanmartín (3), Valles (1), Casasola (2), Buforn (3) eta Barros (6); Bono (6, 1 p), Campo (1), Benaches (1), Aroa Fernandez, Bengoetxea, Moreno eta Laguna.
26 - Super Amara Bera Bera (12+14): Prades (Kostic), Etxeberria (1), Arrojeria (2), Arroyo (1), Gavilan (1), Louis (1) eta Elba Alvarez (6, 1 p); Karsten (5, 4 p), Ogonovszky, Erauskin (3), Menendez, Zabala, Laura Hernández (1), Lyndie Tchaptchet (2) eta Rodrigues (3).
Partzialak: 3-0, 3-2, 7-4, 8-5, 11-10, 13-12 (atsedenaldia); 15-13, 16-15, 16-18, 19-21, 21-23 eta 24-26 (amaiera).
Beti Onaken garaipen epikoa
Replasa Beti Onakek balentria egin du Erregina Kopako finalerako sailkatuta. Final-laurdenetan ligako liderra kanporatu zuen Nafarroako taldeak, eta finalerdietan Granollers etxeko taldearekin beste horrenbeste egin du, azken segundoan 19-20 irabazita.
Norgehiagoka oso parekatua izan da, eta bi taldeek huts ugari egin dituzte. Azken zatian, urduritasuna izan da nagusi, eta azken minutuetan erabaki da dena (16-16, 53. minutuan). Azken minutura ere, berdinduta iritsi dira. Nerea Canvasek aurretik jarri du Atarrabiako taldea zazpi metroko puntutik egindako jaurtiketa batekin.
Partida amaitzeko 10 segundo falta zirenean, Porriñok markagailua berdindu du, Ester Somazak egindako golari esker, eta azken segundoan Maria Grasielik egindako golak finalerako txartela eman dio Beti Onaki.
Fitxa teknikoa
19 - KH-7 BM Granollers (9+10): Mera, Carla Gonzalez (2), Polonio (2), Guarieiro (1), Nuez, Tort eta Vila (1); Capdevila (6, 1 p), Kofler, Somaza (6), Belen Rodriguez (1), Juan, Milagros, Portillo eta Jallow.
20 - Replasa Beti-Onak (8+12): Encinas (Luzuriaga), Canas (6, 4 p), Brasil (4, 1 p), Fonkeng, Fernandez-Agusti (3), Estitxu Rodriguez (1) eta Zamora; Mallo, Hernandez (1), Ayelen (2), Arruabarrena, Sans (1), Gutierrez (2), Urbitarte eta Lovera.
Partzialak: 3-2, 5-4, 7-6, 8-7, 9-7, 9-8 (atsedenaldia); 11-11, 12-12, 13-13, 15-15, 17-17 eta 19-20 (amaiera).
Hurrengo zuzenekoak
23 |
![]() |
SASKIBALOIA | Europe Cupeko finala (itzulikoa): PAOK vs Bilbao Basket |
23 | 21:25 - 23:30 | EA SPORTS LIGA | Alaves vs Reala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa