Beste kirolak
Golfa
Agentziak | EITB MEDIA
Barrikakoak gaizki hasi zuen txapelketa, lehen jardunaldia 29. postuan amaituta, baina bigarrena 7. amaitu zuen eta 6. sailkatu da azkenean.
Jon Rahm, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.
Jon Rahmek seigarren egin du LIV Hong Kong txapelketan. Barrikakoak 199 kolpeko txartela aurkeztu du, beste hiru jokalarirekin berdinduta. Azken jardunaldian sailkapeneko lehen postuengatik borrokan izan da lehen sei zuloetan hiru 'birdie' eginda, baina gero behin bakarrik lortu du parraren azpitik bukatzea eta parretik behera 11 kolpeko txartela aurkeztuta amaitu du eguna.
Garaipena Sergio Garcia espainiarrak lortu du, 192 kolpe eginda, 18 kolpe parretik behera. Garciak erakustaldia eman du azken jardunaldian, Paul Casey faborito nagusia aise gailenduta. Britainiarrak 198 kolpe egin du, 12 kolpe parretik behera.
Sergio Garciak bere ibilbidean lortu duen 38. garaipena da. 45 urteko jokalariak irailean jokatuko den Ryde Cuperako gonbidapena lortzea du helburu. Ryder Cup Bethpage jokatuko da aurten, New York estatuan.
Another W on @TheSergioGarcia’s LIV Golf resume ¿#LIVGolfHongKong @fireballsgc_ pic.twitter.com/0XqrNzEI4D
— LIV Golf (@livgolf_league) March 9, 2025
Hurrengo zuzenekoak
09 |
![]() |
TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 1. etapa |
09 | 19:00 - 22:00 | ZESTA-PUNTA | Iron Cup |
09 | 21:15 - 23:30 | PILOTA | Urrutikoetxea-Iztueta vs Ezkurdia-Tolosa |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa