21:31

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Zuazo Barakaldok garaipen garrantzitsua lortu du Beti-Onak taldearen etxean (24-26)

EITB MEDIA

Atarrabian jokatutako euskal derbia gogorra eta parekatua izan da. Barakaldoko taldeak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du, baina azken bi partidak irabazi ditu.

  • Beti Onak vs Zuazo Barakaldo. Argazkia: Guerreras Iberdrola Liga

    Beti Onak vs Zuazo Barakaldo. Argazkia: Guerreras Iberdrola Liga

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zuazo Barakaldo 24-26 gailendu zaio Replasa Beti-Onak taldeari larunbat arratsaldean Atarrabiako kiroldegian jokatu duten Guerreras Iberdrola Ligako 19. jardunaldiko partidan. Bizkaiko taldeak bigarren garaipena lortu du jarraian, sailkapeneko azken postuan segitzen badu ere.

Zuazo Barakaldo hasieratik jarri da aurretik markagailuan, baina lehia oso estua izan da, eta Beti-Onakek ez dio zuloa egiten utzi. Horrenbestez, 12-14ko emaitzarekin joan dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, etxeko taldeak aurrerapausoa eman du, eta lehen laurdenerako emaitza irauli du: 18-17. Hala ere, Zuazo ez da kikildu. Partidan sartuta jarraitu du, eta azken txanpan markagailuari buelta eman dio; 24-26 nagusitu dira azkenean.

Barakaldoko taldeak zuloan sartuta segitzen du. Alabaina, bigarren garaipena lortu du jarraian Ligan, eta horrek indarra emango dio mailari eusteko borrokan segitzeko.

Beti-Onak, berriz, bolada txarrari amaiera eman ezinik dabil, ondo lehiatu arren, eta sailkapeneko bederatzigarren tokian dago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    23 Zuzenean 19:00 - 21:29 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finala (itzulikoa): PAOK vs Bilbao Basket
    23 21:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Partida ostekoa: PAOK vs Bilbao Basket
    23 21:25 - 23:30 EA SPORTS LIGA | Alaves vs Reala

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen