Beste kirolak
EHF Europa Liga
EITB MEDIA
Bosgarren partida izango du denboraldi honetan Europan, horietako lau multzoen fase honetarako sailkatze kanporaketetan.
Bensheim-Aurebach - Bera Bera Europako Ligako multzoen faseko partida, ETB1en eta eitb.eus-en.
Albisteak (1)
Super Amara Bera Berak Alemaniara bidaiatuko du Europa Ligako bigarren jardunaldian Bundesligako HSG Bensheim-Auerbach Flames taldearen aurka jokatzeko. Partida zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
Bi taldeek garaipena lortu zuten lehen jardunaldian. Bera Berak jokoa bikaina egin zuen Paris 92ren aurka, eta Alemaniako taldeak etxetik kanpo jipoitu zuen Fredrikstad.
Bensheim-Auerbach Alemaniako ligako sailkapenean erditik gora dago, eta horrek Bera Beraren aurkariaren maila ona islatzen du. Aste barruan Beti-Onak garaitu (31-26) izanak, gainera, Europa Ligako norgehiagokara ondo iristeko aukera ematen dio.
Bosgarren partida izango du denboraldi honetan Europan, horietako lau multzoen fase honetara sailkatzeko kanporaketetan, eta zuzenean ikusi ahal izango da, 16:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.
Hurrengo zuzenekoak
07 | 18:30 - 21:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: taldeen aurkezpen ekitaldia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa