Beste kirolak
Espainiako Kopa
EITB MEDIA
Txapelketa otsailaren 8an eta 9an jokatuko dute, Lanzaroten, partida bakarreko kanporaketekin: finalaurrekoa eta finala.
Bidasoa Irunen artxiboko argazkia. EFE
Bidasoa Irunek gaur jakin du noren aurka jokatuko duen otsailaren 8an eta 9an Lanzaroten izango den Espainiako Kopa. Zozketaren arabera, Bartzelonari egin beharko dio aurre. Partida bakarreko finalaurreko kanporaketan erabakiko dira finalistak. Gaurko ekitaldian jakinarazi dutenez, ez da hirugarren eta laugarren posturik egongo.
Barça, Torrelavega, Bidasoa Irun eta Granollers taldeek hartuko dute parte; ligako lehen itzuliko lau sailkatu onenak, alegia. Honako hauek izango dira partidak:
Bartzelona-Bidasoa Irun
Torrelavega-Granollers
Hurrengo zuzenekoak
07 | 18:30 - 21:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: taldeen aurkezpen ekitaldia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa