Beste kirolak
Eskubaloia
EITB MEDIA
Hegaleko gipuzkoarrak bikia du minduta; Espainiak larunbatean Norvegiaren aurka jokatutako partidan min hartu zuen. Sergey Hernandezek eta Imanol Garciandiak, ordea, aukera izango dute Munduko Txapelketan aritzeko.
Kauldi Odriozola, Parisko Olinpiar Jokoetan izandako partida batean. Argazkia: EFE.
Kauldi Odriozolak ezingo du jokatu, lesio batek jota dago eta, Kroazian, Danimarkan eta Norvegian asteartetik aurrera egingo duten Munduko eskubaloi Txapelketa, Jordi Ribera Espainiako hautatzaileak astelehenean iragarri duenez. Hegaleko gipuzkoarrak bikia du minduta; izan ere, Espainiak larunbatean Norvegiaren aurka jokatutako partidan min hartu zuen. Sergey Hernandezek eta Imanol Garciandiak, ordea, aukera izango dute Munduko Txapelketan aritzeko.
"Bigarren zatiko bosgarren minutuan, Kauldik zuntz haustura izan zuen, bikian, eta ezin izango da Munduko Txapelketan aritu", azaldu du Riberak, astelehenean.
Sergey Hernandezen eta Imanol Garciandiaren Espainiako selekzioak ostegunean ekingo dio Munduko Txapelketari, Txileren aurka; lehenengo fasean, halaber, Japonia eta Suedia izango ditu aurkari.
Hurrengo zuzenekoak
14 | 13:25 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 5. etapa |
14 | 15:00 - 20:00 | TXIRRINDULARITZA | Navarra Women's Elite Classic 2025 |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa