Beste kirolak
Trial Indoor X-Trial
EITB MEDIA
Gorlizko pilotuak 35 puntu dauzka orain, Tony Bou liderrak beste.
Jaime Busto, podiumeko bigarren tokian. Argazkia: Del Busto
Jaime Busto pilotu bizkaitarra bigarren izan da larunbat honetan Frantzian jokatu den Munduko Txapelketako proban. Horrela, Bustok Trial Indoor X-Trialeko Munduko Txapelketaren buruan jarraitzen du, proba irabazi duen Toni Bourekin berdinduta.
Bigarren postua lasterketa bikaina eginda lortu du bizkaitarrak, Tony Bou txapelduna bakarrik sailkatu da bere aurretik, eta Gabriel Marcelli izan da hirugarren.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Jaime Bustok 35 puntu dauzka, Tony Bou liderrak beste, eta hirugarren postuan Adam Raga dago, 21 punturekin.
Hurrengo zuzenekoak
13 | 12:45 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 4. etapa |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa