Beste kirolak
Motorrak
EITB MEDIA
Madrilen lehiatu den lehen lasterketa irabazita, pilotu bizkaitarra Munduko Txapelketako lidertzan jarri da.
Jaime Busto Madrilen jokatutako Munduko Txapelketako lehen proban.
Jaime Bustok garaipen handia lortu du larunbatean Madrilgo Vista Alegre Arena pabiloian jokatu den Trial Indoor X-Trail Munduko Txapelketako lehen lasterketan.
Proba oso lehiatua izan da, eta Gorlizko pilotua (Gas Gas Factory Racing) azken unean gailendu zaio Toni Bou munduko txapeldunari. Garaipen horri esker, Busto da Munduko Txapelketako lehen liderra. Podiuma Adam Ragak osatu du.
Busto pozarren agertu da probaren ostean: "Super pozik nago denboraldiko lehen lasterketa horrela hasteagatik. Lehen bueltan apur bat urduri egon naiz, baina ondoren oso gustura ikusi dut neure burua".
"Denboraldia horrela hastea sinestezina da; espero dut mailari eustea eta Munduko Txapelketako titulua eskuratzeko lehian egotea", erantsi du.
Munduko Txapelketako hurrengo proba Chamberyn (Frantzia) jokatuko da, 2025eko urtarrilaren 11n.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa