23:07

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoak Ystads menderatu du (35-32), eta bi puntu gehiago batu ditu EHF Europako Ligako hurrengo faserako

EITB MEDIA

Ikusgarria izan den partidan, Alex Mozasen gizonek bigarrenez menderatu dute Ystads, alegia, D multzoan "main round" izeneko faserako sailkatzea lortu duen beste taldea; hala, Irungo taldeak lau puntu dituela ekingo dio hurrengo multzo faseari.

  • Asier Nieto, salto ikusgarria egin duen jokaldi batean. Argazkia: EITB Media.

    Asier Nieto, salto ikusgarria egin duen jokaldi batean. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek garaipena lortu du Ystads IF HF taldearen aurka, 35-32, 2024-25 denboraldiko EHF Europako Ligako multzo faseko seigarren eta azken jardunaldian, Artalekun, D multzoan, astearte gauean. Horrenbestez, Alex Mozasen taldeak bi aldiz hartu du mendean Ystads, alegia, D multzoan Bidasoarekin batera EHF Europako Ligako hurrengo faserako sailkatu den taldea; horren ondorioz, "main round" izeneko fasean, Irungo taldeak lau puntu dituela ekingo dio txanda horri. "Main round" fasean, Bidasoa Ystadsekin, Benficarekin eta Limogesekin batera arituko da multzoan; Portugalgo eta Frantziako taldeek bina puntu izango dituzte fase horretako hasieran, eta Ystadsek, ordea, ezin izan du punturik batu.

Hala, asteartean jokatutako neurketan, Bidasoak, lehen zatian, bost goleko aldea ere izan du, 14-9koan, baina Ystads hobeto aritu da lehen zati horretako azken txanpan, eta, azken minutuetan Suediako taldeak 3-7ko partziala lortuta. Atsedenaldian, Irungo taldea zebilen aurretik, baina gol bakarreko aldea zuten Alex Mozasen gizonek (17-16). Gorka Nietok eta Asier Nietok launa gol sartu dituzte, partidako aurreneko hogeita hamar minutuetan.

Bigarren zatian emozio handia izan da. Ystadsek ondo jokatu du, eta Bidasoak, hortaz, zain eta muin jardun behar izan du garaipena eskuratzeko; Artalekuko zaleek biziki eskertu dute hori, partida ederraz gozatzeko aukera izan baitute. Alex Mozasen taldearen aurkaria hainbat aldiz izan da aurretik markagailuan, bigarren zati horretan, baina Bidasoakoek, bizi-bizi jokatuz eta zenbait jokaldi ikusgarri eginez, bi puntuak erdietsi dituzte, azkenean. Beraz, Bidasoak ezin hobeto ekingo dio EHF Europako Ligako "main round" faseari; hori otsailaren 11n hasiko da.

Bidasoako jokalariek poz handiz ospatu dute garaipena. Argazkia: EITB Media.

Bidasoako jokalariek poz handiz ospatu dute garaipena. Argazkia: EITB Media.

Fitxa teknikoa

35 – Bidasoa Irun: Skrzyniarz, Leo Maciel; Cavero (2), Esteban Salinas (6), Rodrigo Salinas (5), Furundarena, Dariel Garcia (5), Boskos, Gorka Nieto (5), Zabala, Jevtic, Gey-Emparan, Mujika (2), Asier Nieto (8), Pedro Pacheco (2), Asier Iribar.

32 - Ystads IF HF: Linden, Hvenfelt; Ekberg (6), Fernebrand (2), Joelsson (4), Landin (1), Martensson, Nygren (1), Olsen (5), Persson, Stenmalm (1), Lindskog Andersson (4, 2 penaltiz), Hutberg (1), Mansson (4), Wilthorn (3), Tonnesen.

Epaileak: Ismail Metalari eta Nenad Nikolovsdi (Ipar Mazedonia).

Gertakizunak: 1.400 bat zale, Artalekun.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena