Beste kirolak
Golfa
EITB MEDIA
Golf jokalari donostiarra abenduaren 5etik 8ra bitartean Hegoafrikan jokatuko duten Nedbank Challenge txapelketan lehiatuko da aurrenekoz Arabiar Emirerri Batuetako kirolari moduan.
Adrian Otaegui, 2023ko Britainia Handiko Irekian. Argazkia: EFE.
Arabiar Emirerri Batuetako Golf Federazioak iragarri du Adrian Otaeguik aipatutako herrialdea ordezkatuko duela, aurrerantzean, Espainia ordezkatu beharrean, golf jokalari profesional moduan, mundu mailako zirkuitu profesional guztietan; hain zuzen ere, abenduan hasiko da Otaegui hori egiten.
Zehazki, golf jokalari donostiarra abenduaren 5etik 8ra bitartean Hegoafrikan jokatuko duten Nedbank Challenge txapelketan lehiatuko da aurrenekoz Arabiar Emirerri Batuen izenean. Otaeguik hamahiru urte baino gehiago eman ditu Arabiar Emirerri Batuetan, bertan bizitzen; herrialde horretako Golf Federazioaren enbaxadore izendatu zuten, bai eta nazio taldekoa ere.
"Arabiar Emirerri Batuak nire aberria da. Maite dut bertako kultura eta nola bilakatu den, azken berrogeita hamar urteotan, herrialde berriztatzaileetako bat. Nire helburua da Arabiar Emirerri Batuak munduan zehar ordezkatzea, Olinpiar Jokoetan domina bat irabaztea, eta haren bandera podiumetara eramatea", adierazi du golf jokalariak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa