10:10

Beste kirolak

EHF Europako Liga

Bidasoa Irunek multzoko lidertza izango du jokoan Ystadsen kontra; partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

EITB Media

Irungo taldea eta Suediakoa ariko dira nor baino nor gehiago Artalekun, gaur, 20:45ean. Garaipena lortuz gero, Bidasoa lau punturekin pasatuko litzateke final-zortzirenetara.

  • Bidasoa Irun

    Bidasoa Irun. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek Ystads IF Suediako ligako liderraren aurka jokatuko du astearte honetan, azaroaren 26an, EHF Europako Ligako partida. Final-zortzirenetako fasera multzoko lider gisa pasatzea izango dute jokoan bi taldeek. Horrez gain, Bidasoak garaipena lortuz gero, lau punturekin pasako litzateke hurrengo fasera. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 20:45ean.

Final-zortzirenetako fasean, multzo berean egongo dira Benfica, Limoges, Bidasoa eta Ystads IF taldeak; beraz, lau punturekin iristea oso garrantzitsua da, txapelketan aurrera egiteko aukera gehiago izateko.

Joaneko partidan Irungo taldeak 23-29ko emaitzarekin irabazi zion Suediakoari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    06 22:30 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioaren 2. jardunaldia

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen