10:27

Beste kirolak

Tenisa

Rafael Nadalek amaiera eman dio bere kirol ibilbide arrakastatsuari

EITB Media

Tenislari espainiarrak erretiroa hartu du, 38 urterekin, Espainiarekin Davis Kopatik kanpo geratu ostean. Tituluz jositako palmaresarekin esan dio agur tenis profesionalari, 22 Grand Slam, 36 Masters 1000, 5 Davis Kopa eta Olinpiar Jokoetan 2 domina irabazita.

  • Rafael Nadal

    Rafael Nadal, Malagan zaleak agurtzen, Espainia Davis Kopan kanporatuta geratu ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rafael Nadal Parerak amaiera eman dio tenis profesionaleko bere kirol ibilbideari azaroaren 19an, Malagan, Espainiak Herbehereen aurka Davis Kopan galdu ondoren.

Nadalek 38 urterekin hartu du erretiroa. Manacorreko (Mallorca) jokalariak bi hamarkada baino gehiago eman ditu profesionaletan. Haren palmaresa arrakastatsua da, eta tituluz beteta dago. 

Bereganatutako titulu guztien artean 22 Grand Slam daude. Marka hori gainditu duen bakarra Novak Djokovic serbiarra da: 24 ditu. Nadalen 22 Grand Slam horien artean daude, besteak beste, Roland Garroseko 14 titulu. Horrez gain, Manacorrekoak 36 Masters 1000 irabazi ditu, ATP zirkuituko 92 titulu ditu guztira, 5 Davis Kopa irabazi ditu eta Olinpiar Jokoetan bi domina lortutakoa da.

RAFAEL NADALEN PALMARESA:

22 Grand Slam:

Australiako Ireka: 2 (2009 eta 2022).

Roland Garros: 14 (2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021 eta 2022).

Wimbledon: 2 (2008 eta 2010).

AEBko Irekia: 4 (2010, 2013, 2017 eta 2019).

8 aldiz Grand Slamen txapeldunorde:

Wimbledon: 3 (2006, 2007 eta 2011).

AEBko Irekia: 1 (2011).

Australiako Irekia: 4 (2012, 2014, 2017 eta 2019).

36 Masters 1000:

Indian Wells: 3 (2007, 2009, 2013).

Montecarlo: 11 (2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2016, 2017, 2018).

Madril: 5 (2005, 2010, 2013, 2014, 2017).

Hamburg: 1 (2008).

Erroma: 10 (2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2012, 2013, 2018, 2019, 2021).

Kanada (Toronto/Montreal): 5 (2005, 2008, 2013, 2018, 2019).

Cincinnati: 1 (2013)

*Ez du inoiz irabazi Miamin, Shangain eta Parisen.

ATP zirkuituko 92 titulu:

22 Grand Slam, 36 Masters 1000, 23 ATP 500, 10 ATP 250, 1 Olipiar Jokoak.

Munduko sailkapeneko lehen postuan emandako asteak:

209 aste, 56 jarraian.

5 Copa Davis:

2004 (Nadal, Carlos Moya, Tommy Robredo, Juan Carlos Ferrero, Feliciano Lopez eta Alberto Martin). Finala Ameriketako Estatu Batuen aurka (3-2).

2008 (Nadal, David Ferrer, Feliciano Lopez, Fernando Verdasco, Tommy Robredo, Nicolas Almagro, Marcel Granollers). Finala Argentinaren kontra (1-3).

2009 (Nadal, Fernando Verdasco, David Ferrer, Feliciano Lopez, Tommy Robredo, Juan Carlos Ferrero). Finala Txekiako Errepublikaren aurka (5-0).

2011 (Nadal, David Ferrer, Feliciano Lopez, Fernando Verdasco, Marcel Granollers). Finala Argentinaren kontra (3-1).

2019 (Nadal, Roberto Bautista, Pablo Carreño, Feliciano Lopez, Marcel Granollers). Finala Kanadaren aurka (0-2).

Olinpiar Jokoak:

4 parte-hartze: Atenas 2004 —binaka, Carlos Moyarekin—, Pekin 2008 , Rio 2016 eta Paris 2024.

Urrezko domina, banaka, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan.

Urrezko domina, binaka Marc Lopezekin, 2016 Rioko Olinpiar Jokoetan.

Besteak:

25 garaipen jarraian, Grand Slam txapelketetan (2010ean Roland Garros, Wimbledon eta AEBko Irekia irabaztea ahalbidetu zioten, eta lau handietatik hiru bereganatu zituen. 2011ko Australiako Irekiko final-laurdenetan galdu egin zuen, David Ferrerren aurka).

32 garaipen jarraian, lur zanpatuan, belarrean eta lur gogorrean (2008ko Erromako Masters 1000 txapelketatik —Hamburgeko Masters 1000, Roland Garros, Queens, Wimbledon, Kanadako Masters 1000 barne— 2008ko uztailean jokatutako Cincinnatiko Masters 1000 txapelketara arte).

81 garaipen jarraian, lur zanpatuan: 2005eko Valentziako txapeletatik, 2007ko maiatzeko Hamburgeko Masters 1000ra arte.

39 garaipen jarraian, Roland Garrosen (2010etik 2015eko final-laurdenetara arte, Novak Djokovicek irabazi zion arte).

Kondekorazioak:

Laureus saria, Kirolari Onenari (2011, 2021).

Laureus saria, Berragertze Onenari (2014).

Laureus saria, Kirolari Errebalzioari (2006).

Kiroletako Asturiasko Printzea saria (2008).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena