18:09

Beste kirolak

GOLFA

Rahmek seigarren amaitu du Andaluziako Mastersa, eta Guerrier nagusitu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Frantziarra Jorge Campillo espainiarrari gailendu zaio berdinketa hausteko bederatzi zuloko erronda zirraragarria irabazita.

  • Jon Rahm Andaluziako Mastersean. Argazkia: EFE

    Jon Rahm Andaluziako Mastersean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julien Guerrier frantziarrak irabazi du igande honetan Sotogrande golfeko klubean jokatutako Andaluziako Mastersa, berdinketa hausteko bederatzi zuloko kanporaketa zirraragarrian nagusituta.

Jorge Campillo espainiarrarekin zuen berdinketa bere alde bideratu du frantziarrak, ostegunetik jokatu den DP World Tour zirkuituko laugarren jardunaldian.

Bi jokalariek 21 kolpeko txartela aurkeztuta berdindu dute ibilbide erregularreko 18 zuloko itzulia, eta azken bi zuloak tartekatu behar izan dituzte markagailua hautsi arte.

Bestalde, Jon Rahm bizkaitarrak hobera egin du txapelketan zehar. Laugarren postuan berdinduta egotera iritsi da, baina ez da nahikoa izan azken jardunaldian lidergoagatik borrokatzeko, eta 6. postuan bukatu du, parretik behera 17 kolpeko txartelarekin.

Adrian Otaeguik, berriz, 28. postuan bukatu du txapelketa, parretik behera 9 kolpeko txartelarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena