20:34

Beste kirolak

Alpinismoa

Andrew Irvinen arrastoak topatu dituzte Everesten, desagertu eta 100 urtera

EITB MEDIA

Andrew Irvine eta George Mallory Everesteko gailurraren inguruan desagertu ziren, duela 100 urte, eta inoiz ez da argitu goraino iritsi ziren ala ez. Aurkikuntza honek, baina, misterioa argitzen lagun dezake.

  • Everest mendiaren artxiboko irudia. EITB Media

    Everest mendiaren artxiboko irudia. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

National Geographic aldizkariaren ikerlari talde batek Andrew Comyn Irvine alpinistaren arrastoak topatu ditu Everesten (8.848 metro), komunikabide horrek gaur jakinarazi duenez.

Dokumentalista eta argazkilari batek zuzendutako espedizioak eskalatzaile ingelesarenak izan daitezkeen bota eta galtzerdi bana aurkitu ditu, desagertu zenetik 100 urte igaro direnean. National Geographicek bere atarian argitaratutako irudi batean ikusten denez, galtzerdiak mendizalearen inizialak eta abizena ditu maiuskulaz bordatuta: A. C. IRVINE.

Irvine eta George Mallory 1924ko ekainaren 8an desagertu ziren Everest mendiaren gailurretik hurbil. 8.650 metrora ikusi zituzten azkenekoz, tontorretik hurbil, baina inoiz ez da jakin goraino iritsi ziren ala ez.

Irvinen bota eta galtzerdia topatu ostean, alpinistaren gorpuzkiak eta hark soinean zeraman Kodak argazki-kamera aurkitzen saiatuko dira orain. Gailurrean ateratako argazkirik balego, Everest zapaldu zuten lehen bi pertsonak izango lirateke Irvine eta Mallory, eta ez Tenzing Norgay eta Edmund Hillary, 1953ko maiatzaren 29an igo baitziren azken bi horiek.

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena