Beste kirolak
Golfa
EITB MEDIA
Barrikarra, lehen itzulia jokatuta, liderrarekiko hiru kolpera dabil; Angel Hidalgo espainiarra da aurreneko postuan, eta Rahm bosgarrenean. Hidalgok parraren azpitik sei kolpe eginda amaitu du.
Jon Rahm, ostegunean, Espainiako Irekian. Argazkia: EFE.
Jon Rahmek parraren azpitik hiru kolpe eginda amaitu du 2024ko Espainiako golf Irekiaren lehenengo jardunaldia, ostegunean, Madrilen, eta Adrian Otaeguik eta Borja Virtok parraren gainetik bi izan dute. Hala, barrikarra, lehen itzulia jokatuta, liderrarekiko hiru kolpera dabil; Angel Hidalgo espainiarra da aurreneko postuan, eta Rahm bosgarrenean. Hidalgok parraren azpitik sei kolpe eginda amaitu du; Otaegui eta Virto 55. postuan dabiltza, beste parte-hartzaile batzuekin batera.
Rahmek 68 kolpe egin behar izan ditu ibilbide osoa egiteko. 2024ko LIV Golf zirkuitua irabazi berritan, bizkaitarra ondo aritu da, eta erregulartasun handia izan du. Euskal golf jokalaria, beraz, lehenengo postuetan dabil, eta Espainiako Irekia laugarrenez irabazteko helburua gauzatzeko lehian sartu da, bete-betean.
Jon Rahmen aurretik, Hidalgoz gain, beste hauek ere badaude: Sam Bairstow ingelesa, Julien Guerrier frantziarra eta Sepp Straka austriarra; horiek guztiek -4 egin dute. Arnaus kataluniarra eta Ashun Wu txinatarra barrikarrarekin berdinduta daude.
Ostiralean, 2024ko Espainiako Irekiaren bigarren itzulia jokatuko dute. Txapelketa igandera arte izango da jokoan, hilaren 29ra arte, alegia.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa