Beste kirolak
Mendiko kirolak
EITB MEDIA
Golardoak 1991ean sortu zituzten, eta abenduan emango dituzte. 2023an egindako 68 igoera nabarmen jasotzen dituen lehen zerrenda batean, epaimahaiak Koldo Zubimendik, Joseba Iztuetak, Ekaitz Maizek, Julen Berruekok, Jon Inorizak, Tasio Martinek eta Eneko eta Iker Pouk egindakoak txertatu ditu.
Pou anaiak, Micher Quitorekin batera; aurretiko zerrendan daude. Argazkia: EITB Media.
Zortzi euskal kirolari daude 2024ko Urrezko Pioletak izen handiko sarietako aurretiko hautaketan. Golardoak 1991ean sortu zituzten, eta abenduan emango dituzte. Antolatzaileek, sarietako web orrian, 2023an egindako 68 igoera nabarmen jasotzen dituen zerrenda bat argitaratu dute, eta bertan Koldo Zubimendik, Joseba Iztuetak, Ekaitz Maizek, Julen Berruekok, Jon Inorizak, Tasio Martinek eta Eneko eta Iker Pouk egindakoak agertzen dira.
Urrezko Pioletak sariek, web orrian jasota dutenez, helburua dute "nabarmentzea urtean mundu osoan egindako igoerarik handienak". Euren xedea da "ospatzea munduko mendikate nagusiak eskalatzearen artearen atzean dauden abenturarako gustua, ausardia eta esploratze nahia".
Testuinguru horretan, sarietako antolatzaileek aurretiko hautaketa bat argitaratu dute; zerrenda horretan ageri dira "munduko mendi eskualde gehienetan egindako hainbat igoera garrantzitsu eta berritzaile". Webgunean azpimarratuta dagoenez, ez da, berez, izendatuen zerrenda; hala ere, nabarmentzeko modukoa da lehen hautaketa horretan zortzi euskal kirolarik egindako lau igoera egotea.
Hain zuzen ere, Urrezko Pioletak sariek aipatu dute Koldo Zubimendik 2023ko uztailean Pakistanen eta Txinaren artean dagoen Kharut II.ean bakarka egindako igoera (6.824 metro ditu, eta igoera 2023ko uztailean egin zuen Zubimendik); iazko uztailean ere, Indian, Joseba Iztuetak eta Ekaitz Maizek 5.760 metroko Amaiur Peak mendia igo zuten, eta hori ere nabarmendu dute; Georgian, 3.725 metroko Gulba dago, eta Julen Berruekok, Jon Inorizak eta Tasio Martinek udan igo zuten; Perun, 6.162 metroko Ranrapalcan, abuztuan, Eneko eta Iker Pouk, Micher Quito perutarrarekin batera, igoera egin zuten, eta hori ere agertzen da zerrendan.
2024ko Urrezko Pioletak abenduko 8tik 11ra bitartean emango dituzte, Italiako San Martino di Castrozzan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa