Beste kirolak
Paralinpiar Jokoak
EITB MEDIA
Bizkaitarrak ez zuen finalerako txartela lortu duela bi egun jokatutako sailkatze proban. Igandean, eguneko bigarren finalerdian lehiatu da, eta laugarren postuan bukatu du bere txanda.
Higinio Riverok bederatzigarren amaitu du, Parisko Paralinpiar Jokoetan Argazkia: @BATbasqueteam
Higinio Rivero piraguista laugarren izan da Parisko Jokoetako VL2-200 metroko probako bere finalerdian, eta A finaletik pauso bakarrera geratu da.
Higiniok ez zuen finalerako txartela lortu duela bi egun jokatutako sailkatze proban; izan ere, serie bakoitzeko piraguistarik azkarrena sartu da finalean, eta Fernando Rufino de Paulo Cowboy brasildarrak bere seriean ezarritako erritmoa biziegia izan zen berarentzat, gehiegizkoa. Bizkaitarrak laugarren postuan bukatu zuen bere seriea, eta finalerdietara pasatu zen, final handira heltzeko beste pauso bat ematera behartuta.
Gaur eguneko bigarren finalerdian lehiatzea egokitu zaio, bietan zailenean, eta, gainera, haizea kontra izateak ez dio batere lagundu. Riverok laugarren postuan bukatu du bere seriea, 56.28ko denbora eginda. Bi finalerdiak kontuan hartuta, zazpigarren izan da.
Parisko Jokoetan bere parte-hartzea amaitu ondoren, Riverok bere hurrengo erronkan pentsatzen hasi da jada. Basque Teameko kirolariak 2026an Milan-Cortina d'Ampezzon jokatuko diren Neguko Jokoetarako sailkatu nahi du. Aurreko denboraldian, Higinio iraupen eskian eta biatloian lehiatzen hasi zen nazioartean, eta honetan gauza bera egingo du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa