21:12

Beste kirolak

Paralinpiar Jokoak

Iñigo Llopisek brontzea irabazi du 4X100 metro estiloko erreleboan

EITB MEDIA

Larunbatean urrea irabazi zuen donostiarrak 100 metro bizkarreko proban, eta dagoeneko bi dira Llopisek Paralinpiar Joko hauetan irabazitako dominak.

  • Iñigo Llopis, Parisko Paralinpiar Jokoetan. Argazkia: Efe.

    Iñigo Llopis, Parisko Paralinpiar Jokoetan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Llopisek brontzezko domina irabazi du Nuria Marques, Oscar Salguero eta Sarai Gascon taldekideein batera lehiatutako 34 puntuko 4x100 estiloko erreleboan.

Tokion zilarra lortu eta iazko udan Manchesterren munduko txapeldun izan ondoren, Llopisek urrea irabazi zuen larunbatean jokatutako bizkarreko 100 metroko proban, eta orain, gaurko brontzeari esker, bi dira donostiarrak Parisko Joko Paralinpikoetako irabazitako dominak

Nuria Marquesen txanda iritsi da ondoren, eta bere denborak sailkapeneko hirugarren tokia eman dio Espainiari: lehen 50 metroetatik hirugarren postuan igaro da, eta hor jarraitu du 100 metroak betetzean, 1:10.08ko denbora eginez. Gero Oscar Salguerok hartu du lekukoa. Katalanak ezin izan dio erritmoari eutsi eta laugarren postura jaitsi da lehenengo, eta bosgarrenera gero.

Ondoren Llopisen txanda iritsi da. Donostiarrak bizkar estiloa utzi eta tximeleta estiloari ekin dio, baina bizkarrean bezain ondo aritu da, maila bikaina erakutsiz. Postu bat igo du 50 metrokoan, eta beste bi 100 metrotara iristean. Gipuzkoarrari esker, Espainia sailkapeneko bigarren tokira igo da eta zilarrezko domina eskuratu, 3:25.54ko denborarekin.

Sarai Gascon izan da uretara salto egin duen azkena eta taldeak podiumean jarraitzea lortu du. Lehen partizalean egindako 30.38ko denborak eta bigarreneko 1:03.85ko denborak brontzezko domina eman die lau igerilariei. Espainiak 4:29.39 denbora egin du azkenean, Australiaren (4:27.08) eta Herbehereen (4:28.07) atzetik.

Llopisen hurrengo hitzorduak

Bi domina irabazita, Iñigo Llopisek badu oraindik zer lehiatu Parisen: estilo libreko 400 metrokoan arituko da irailaren 4an, era libreko 100 metrokoan irailaren 6an eta 4x100 libreetan irailaren 7an.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena