Beste kirolak
PARALINPIAR JOKOAK
EITB MEDIA
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute astelehen honetan: igeriketa, mahai-tenisa eta triatloia.
Rakel Mateo, Paralinpiar Jokoetako triatloiko proba amaituta. Argazkia: Basque Team
IGERIKETA:
Iñigo Llopisek brontzezko domina irabazi du 4X100 metro estiloko erreleboan. Llopis Espainiako selekzioarekin lehiatu da Nuria Marques, Oscar Salguero eta Sarai Gascon igerilariekin batera. Hirugarren denborarik onena egin dute, Australiako eta Herbehereetako selekzioen atzetik.
Mikel Erdozain Basque Teameko igerilariak ezin izan du gainditu igeriketako 200 metroko estilo libreko lehen txanda. Beraz, finalerako txartelik gabe geratu da. Lehen txanda 12. postuan amaituta geratu da finaletik at.
TRIATLOIA:
Rakel Mateo Basque Teameko euskal kirolaria hamargarren izan da 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetako triatloiko proban, ordubete, 10 minutu eta 16 segundoko markarekin. Ezin izan du dominak lortzeko lehian egon. Bere hirugarren Paralinpiar Jokoetan ez du Tokion lortutako zazpigarren postua hobetu.
Rakel Mateo, triatloiko proba amaituta. Argazkia: Basque Team
MAHAI-TENISA:
Iker Sastre Basque Teameko kirolaria kanporatuta geratu da final-zortzirenetan. Bilbokoak 3-1 galdu du Luis Flores txiletarraren kontra (12-10, 11-4, 4-11 eta 11-9).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa