18:26

Beste kirolak

Paralinpiar Jokoak

Iñigo Llopisek urrea lortu du 100 metro bizkarreko proban, Parisko Paralinpiar Jokoetan

EITB MEDIA

Llopisek (25 urte) faboritoa zela berretsi du lasterketa bikain batekin. Bere denbora 1:05.58an gelditu da.

  • Iñigo Llopis. Argazkia: Basque Team

    Iñigo Llopis. Argazkia: Basque Team

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Llopis gipuzkoarrak 100 metro bizkarreko paralinpiar txapelketa irabazi du larunbat honetan Parisen, elbarri fisikoen S8 mailan, eta podiumera igo da berriro, duela hiru urte Tokion zilarrezko domina jaso zuenean bezala.

Llopisek (25 urte) faboritoa zela berretsi du lasterketa bikain batekin. Bere denbora 1:05.58an gelditu da, podiumean Kota Kubota japoniarra (1:07.03) bigarren eta Mark Malyar israeldarra (1:07.42) hirugarren izan direlarik.

Oraintsua, donostiarrak urrezko domina eskuratu du 2023ko Manchesterreko Munduko Igeriketa Txapelketan modalitate berean, eta aurten bertan, apirilean, Europako Txapelketan, urrea eskuratu du modalitate horretan, eta brontzea 100 metro tximeleta estiloan eta 4 × 100 metro librean erreleboka.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena