18:13

Beste kirolak

Olinpiar Jokoak (Eskubaloia)

Odriozolak, Garciandiak eta Hernandezek brontzea lortzeko partida jokatuko dute, finaletik at geratu ostean

EITB Media

Espainiako selekzioak galdu egin du Almaniakoaren aurka 25-24ko emaitzarekin Olinpiar Jokoetako eskubaloiko finalerdia. Ondorioz, urrezko zein zilarrezko domina lortzeko aukera gabe geratu da. Hala ere, brontzea eskuratzeko aukera izango du, abuztuaren 11n.

  • Imanol Garciandia

    Imanol Garciandia, Espainiako selekzioarekin, ALemniaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kauldi Odriozola, Imanol Garciandia eta Sergey Hernandez jokalariak Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako eskubaloiko urrezko zein zilarrezko dominak eskuratzeko aukera gabe geratu dira, Espainiako selekzioak galdu egin baitu Alemaniaren aurka, 25-24ko emaitzarekin, finalerdietan. Hala ere, brontzezko domina lortzeko aukera izango dute abuztuaren 11n. Domina zintzilikatzeko, igandeko partida irabazi beharra daukate.

Alemania hobeto kantxaratu da, eta 3-0 irabazten hasi da. Geroago, lau goleko abantaila ere izan du Alemaniako selekzioak (10-6), baina lehen zatiko azken txanpan Espainia nagusitu da, eta neurketa berdinduta heldu da atsedenaldira (12-12).

Bigarren zatia oso parekatua izan da. Alemania izan da aurretik markagailuan lehen ordu laurdenean, eta gol bateko errentarekin (20-19) iritsi da azken hamabost minutuetara. Gero, Espainia jarri da agintzen amaierarako hamar minutu falta zirenean (22-23). Ondoren, hainbat berdinketa izan dira. Horrela, emaitza estuarekin sartu da lehia azken minutuan; 25-24koa, Alemaniaren alde.

Baliaren azken jabetza Espainiarentzat izan da, baina ez du golik egin, eta, ondorioz, Alemania sailkatu da finalerako, 25-24 nagusituta.

Fitxa teknikoa:

25 - Alemania: Wolff; Uscins (6), Steinert (3), Koster (3), Golla (4), Heymann (2) eta Mertens (1) -hasierako taldea-; Spath, Witzke (1), Knorr (4), Hafner (1), Dahmke (-), Grgic (-) eta Kohlbacher (-).

24 - Espaini: Perez de Vargas; Odriozola (2), Alex Dujshebaev (1), Tarrafeta (4), Dani Dujshebaev (-), Dani Fernandez (5) eta Javi Rodriguez (1) -hasierako taldea-; Corrales, Maqueda (-), Garciandia (2), Serdio (2), Casado (4), Aleix Gomez (3) eta Sanchez-Migallón (-).

Markagailua bost minutuan behin: 2-0, 5-3, 7-6, 10-7, 11-9 eta 12-12 (atsedenaldia); 15-14, 18-16, 20-19, 22-22, 23-24 eta 25-24 (amaiera).

Epaileak: Nachevski eta Nikolov. Bi minutuz egotzi dituzte Golla (Alemania) eta Maqueda (Espainia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena