22:38

Beste kirolak

OLINPIAR JOKOAK

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 9an, ostirala

EITB MEDIA

Jardunaldi honetan, honako kiroletan aritu dira euskal kirolariak: gimnasia, eskubaloia, golfa, futbola eta waterpoloa.

  • Salma Solaun, Espainiako selekzioko kideekin

    Salma Solaun, Espainiako selekzioko kideekin. Argazkia: @RFEGimnasia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

GIMNASIA ERRITMIKOA

Salma Solaun ez da taldekako finalerako sailkatu. Espainiako selekzioak 10. postuan amaitu du, eta zortzi taldek soilik lortu dute final handirako txartela. Beraz, Solaun ez da dominen lehian izango.

Salma Solaun, ESpainiako selekzioko kideekin, taldekako proban. Argazkia: @RFEGimnasia

Salma Solaun, Espainiako selekzioko kideekin, taldekako proban. Argazkia: @RFEGimnasia

WATERPOLOA

Alberto Munarrizek bosgarren edo seigarren postua lortzeko partida jokatuko du Espainiako selekzioarekin hilaren 11n, Espainiak Italia menderatu ostean (9-11).

Alberto Munarriz, Espainiarekin, Italiaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Alberto Munarriz, Espainiarekin, Italiaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

ESKUBALOIA

Espainiako selekzioak porrot egin du Alemaniaren kontra (25-24) finalerdietan; beraz, Kauldi Odriozolak, Imanol Garciandiak eta Sergey Hernandezek brontzezko domina lortzeko neurketa jokatuko dute abuztiaren 11n, urrezko zein zilarrezko dominak lortzeko aukerarik gabe geratu baitira.

Imanol Garciandia, Espainiako selekzioarekin, Alemaniaren aurkako neurketan. Argazkia: EFE

Imanol Garciandia, Espainiako selekzioarekin, Alemaniaren aurkako neurketan. Argazkia: EFE

GOLFA

Hirugarren jardunaldian ere, egun txarra izan du Carlota Zigandak, eta, ondorioz, dominak nahiz diplomak lortzeko lehiatik kanpo geratu da. Sailkapen nagusian, 48. tokian dago golf-jokalari nafarra, 10 kolpe parretik gora eta Metraux liderrarengandik 19ra.

FUTBOLA

Alemaniako selekzioak bereganatu du Olinpiar Jokoetako brontzezko domina, Espainia 0-1 mendean hartuta. Alemaniarren gola Giulia Gwinnek sartu du, penaltiz, bigarren zatian. Partidaren luzapenean, epaileak Espainiaren aldeko penaltia adierazi du, baina Berger atezainak gelditu egin du Alexia Putellasen jaurtiketa.

Horrenbestez, Bibiane Schulze Solano Athleticeko futbolariaren taldeak eskuratu du brontzea; Irene Paredes, Oihane Hernandez, Elene Lete eta Lucia Garcia euskal herritarrek, berriz, diploma olinpikoa lortu dute. Espainiako emakumeen futbol selekzioak lehen aldiz hartu du parte olinpiar joko batzuetan.

Giulia Winnek penaltia jaurti duen unea. Argazkia: EFE

Giulia Gwinn, penaltia jaurtitzen. Argazkia: EFE

Aimar Orozek, Beñat Turrientesek eta Jon Pachecok urrezko domina lortu dute ostiral honetan Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan, Espainiako selekzioarekin Frantzia 3-5 menderatuta. Frantziarrek hartu dute aurrea Milloten golarekin (1-0). Ferminen bi golek eta Baenaren beste batek egoerari buelta eman diote (1-3), baina Aklioucheren eta Matetaren golek, azken hori penaltiz, luzapenera bidali dute partida (3-3). Hor sartu ditu Camellok garaipenaren golak Espainiarentzat (3-5).

Aimar Oroz gola ospatzen. Argazkia: EFE

Aimar Oroz, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena