16:16

Beste kirolak

Olinpiar Jokoak

Alberto Munarrizek ezingo du dominarik lortu, eta bosgarren posturako lehian izango da, Espainiarekin

EITB MEDIA

Waterpolo jokalari nafarra Espainiako selekzioan dabil; final laurdenetan, Kroazia aurkari, Espainiak 10-8 galdu du. Munarrizek bi gol egin ditu partida horretan, baina bere taldea Parisen jokatzen ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetako lehen hiru postuetan gelditzeko lehiatik at utzi dute.

  • Alberto Munarrizek bi gol egin ditu Kroazia-Espainia partidan. Argazkia: EFE.

    Alberto Munarrizek bi gol egin ditu Kroazia-Espainia partidan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Munarriz nafarra aritzen den Espainiako selekzioak galdu egin du, Kroazia aurkari, 10-8, asteazkenean, Parisen jokatzen ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetako final laurdenetan, waterpoloan; beraz, Espainiako taldea dominak eskuratzeko lehiatik at gelditu da, eta ostiraletik aurrera, alegia, hilaren 9tik, Joko hauetako azken sailkapenean bosgarren postuan amaitzen saiatuko da. Kroazia-Espainia partidan, Munarrizek bi gol egin ditu.

Kroaziak, egungo munduko txapelduna bera, Espainiaren kontrako partidan egin duen hasiera ona baliatu du, eta, hortaz, finalerdietarako sailkatu da. Espainiako selekzioa berehala jarri da atzetik markagailuan, 2-0, eta, ahalegin handia egin badu ere, ezin izan du emaitza irauli. Atsedenaldirako minutu gutxi batzuk gelditzen zirela, Kroazia 6-2 ari zen gailentzen; Munarriz eta bere taldekideak, azken laurdenean, 9-8 jarri dira, nolanahi ere.

Marko Bijac Kroaziako atezaina bikain ibili da, eta gakoa izan da hori; halaber, nabarmentzeko modukoa da munduko txapeldunek defentsan erakutsitako sendotasuna. Horrenbestez, Alberto Munarrizek eta bere taldeak Olinpiar Jokoetako bosgarren postua izango dute helburu, Jokoetako azken egunetan.

Fitxa teknikoa

10 - Kroazia: Bijac; Buric (1), Fatovic (2), Loncar (-), Jokovic (2), Bukic (-), Vukicevic (1), Zuvela (1), Marinic Kragic (-), Brlic (1), Biljaka (-) eta Kharkov (2).

8 - Espainia: Aguirre; Munarriz (2), Granados (2), Sanahuja (2), De Toro (1), Larumbe (-), Famera (-), Cabanas (-), Tahull (-), Perrone (1), Biel (-), Bustos (-) eta Lorrio (ordezko atezaina)

Partzialak: 2-0, 4-3, 2-2 eta 2-3.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena