21:02

Beste kirolak

Paris 2024

Diploma olinpikoa irabazi du Jon Rahmek, dominak gertu izan ostean

Agentziak | EITB MEDIA

Barrikakoa sailkapenaren buruan egon da lau kolperainoko aldearekin, baina huts egin du azken bederatzi zuloetan. Urrea Scottie Scheffler estatubatuarrak irabazi du.

0:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahmek ezin izan du dominarik irabazi Parisko Olinpiar Jokoetan, goizean urrea irabazteko aukera handiak zituen arren. Barrikakoak kale egin du azken bederatzi zuloetan hiru bogey eginda; azkena, 17. zuloan, brontzezko dominatik behin betiko aldendu duena, eta aurretik beste bi 14. zuloan.

Urrea Scottie Scheffler estatubatuarrak irabazi du. Munduko lehenak 62 kolpeko txartel ikusgarria aurkeztu du laugarren eta azken jardunaldian, 9 kolpe parretik behera. Lehia Le Golf National zelaian jokatu dute.

2022ko eta 2024ko Masterseko txapelduna ondo aritu da lehen hiru egunetan, baina ageriko protagonismorik izan gabe. Beharrezkoa izan duenean, bere onena eman du eta bete-betean asmatu du. Munduko sailkapeneko lehen tokira eraman duen jokoa erakutsi du, eta urrea berak eraman du Tommy Fleetwood britainiarrari kolpe bateko aldea aterata. Fleetwoodek zilarra irabazi du.

Brontzea, aldiz, Hideki Matsuyama japoniarrak irabazi du, Jon Rahmi aurrea hartuta. Rahmen lehen parte-hartzea izan da olinpiar joko batzuetan, Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu ostean covid-19an positibo emateagatik. Bizkaitarrak bosgarren tokiarekin konformatu behar izan du, irabazleak baino lau kolpe gehiago emanda.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena