Beste kirolak
Paris 2024, Golfa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barrikako golf-jokalaria lidergotik bi kolpera jarri da bigarren jardunaldiaren ostean.
Jon Rahm, Parisko Olinpiar Jokoetako bigarren jardunaldian. Argazkia: EFE
Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak bigarren jardunaldi bikaina egin du Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan, eta Hideki Matsuyama liderrak kale egin du azken zuloan.
Dominak garesti egongo dira Le Golf Nationalen. Rahmek egin beharreko lana egin du, eta lehen eguneko emaitza hobetu du, 5 parretik behera eginda; beraz, parretik behera 9 kolpe daramatza. Horrela, Matsuyama japoniarrak, Xander Schauffele estatubatuarrak eta Tommy Fleetwood ingelesak (11 parretik behera) partekatzen duten lehen postutik 2 kolpera geratu da.
Ostegunean huts bat ere egin ez zuen japoniarrak kale egin du 18. zuloan, bogey bikoitza eginda, eta lehen postura hurbiltzeko aukera eman die aurkariei.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa