16:07

Beste kirolak

Paris 2024, Eskubaloia

Tchaptchet Jokoetatik at geratzeko zorian dago, Espainiako selekzioarekin Herbehereen aurka galduta (29-24)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiak hirugarren porrota jarraian jaso du txapelketan, Maitane Etxeberria gipuzkoarrak lesioagatik Jokoetan jarraituko ez duela jakin den egunean.

  • Espainia vs Herbehereak. Argazkia: EFE

    Espainia vs Herbehereak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako eskubaloiko selekzioa Parisko Jokoetatik kanporatuta geratzeko zorian dago, Herbehereen aurka aurreko faseko hirugarren partida galdu ondoren (29-24). Gainera, astearte honetan baieztatu da Maitane Etxeberriak ez duela Jokoetan jarraituko zuntz haustura baten ondorioz.

Lysa Tchaptchet nafarraren -gol bat sartu du- taldeak ondo eutsi dio talde laranjaren erritmoari lehen ordu laurdenean, baina lehen zatiko eta bigarren zatiaren hasierako 5-0eko bi partzialek ezerezean utzi dute haien ahalegina.

Lehen uneko jokaldiek garaipenean sinistea eragin dute, lau geldialdirekin, horietako bat penaltiz, eta 1-4ko hasiera bikainarekin, txapelketa olinpikoari eustea ahalbidetzen zuena. Baina herbeheretarrek maila igo dute, defentsan ondo antolatu dira eta kontraerasoetan bizkortu.

Oraindik bizirik jarraitzeko aukera du Espainiak, multzoko azken partidan Frantziari, txapeldun olinpikoari, irabazi eta golen arteko aldeak haien mesedetan jokatzen badu.

 

Fitxa teknikoa:

29 - Herbehereak: Duijndam; Housheer (3), Polman (3), Abbingh (4), Malestein (3), Haggerty (3), Van Wetering (5) -hasierako zazpikoa-, Nusser (1), Van der Heijden (2), Van der Helm, Molenaar (1), Dulfer (2), Ten Holte (portera suplente), Van der Vliet (2)

24 - Espainia: Merche Castellanos; Mireya Gonzalez (3), Alicia Fernandez, Paula Arcos (6), Marta Lopez (5), Lysa Tchaptchet (1), Jennifer Gutierrez (5) -hasierako zazpikoa- Wiggins (ordezko atezaina), Carmen Campos (2), Lara Gonzalez (1), Kaba Gassama, María Prieto, Shandy Cabral (1)

Epaileak: Mads Hansen eta Jesper Madsen (DAN). Van der Heijden, Marta Lopez eta Lara Gonzalez kanporatu ditu bi minuturako.

Markagailua 5 minuturo: 1-3, 5-6, 8-8, 10-10, 14-11, 14-12 (atsedenaldia), 18-12, 21-14, 24-16, 24-18, 28-21 y 29-24 (amaiera).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    17 Zuzenean 23:00 - 00:30 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena