21:00

Beste kirolak

Paris 2024, Eskubaloia

Espainiak Angolaren aurka galdu du eta Olinpiar Jokoetan jarraitzea zaildu zaio (26-21)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Etxeberria eta Tchaptcheten taldeak bigarren porrota jaso du bere multzoan, eta horrek zaildu egiten die Jokoetan jarraitzea.

  • Lysa Tchaptchet, Angolaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Lysa Tchaptchet, Angolaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maitane Etxeberriak eta Lysa Tchaptchetek galdu egin dute Espainiako selekzioarekin Angolaren aurka (26-21). Bigarren porrota izan da txapelketa olinpikoan, eta, ondorioz, oso maldan gora jarri da euren biziraupena Jokoetan.

Ambros Martinek zuzendutako taldeak, Brasilen aurkako debutean ere galdu zutenak, oso ahul agertu dira defentsan eta ez dute eraso zuzenik garatu Carlos Vivier espainiarrak zuzentzen duen selekzio afrikarraren aurka.

Atsedenaldiaren ostean egoera ilundu egin da Espainiarentzat. Juliana Machadok defentsa astintzen jarraitu du eta erasoa gelditu egin da. Zortzi minutu behar izan dituzte markagailua estreinatzeko.

Baina ilusio bat besterik ez daizan, Espainiaren erasoak bigun jarraitzen baitzuen, eta afrikarrek, gero eta hobeto jokatuz, garaipen argia sinatu dute.

Fitxa teknikoa:

26 - Angola: Alberto; Machado (6), Helena Paulo (3), Nenganga (7) Fonseca (1), Kassoma (1), Santos (1) -hasierako zazpikoa-, Quizelete (1), Pascoal (4), Eliane Paulo, Liliane Mario, Carlos (2), Gabriel, Rosario.

21 - Espainia: Wiggins; Prieto (2), Campos (6), Shandy Cabral (2), Etxeberria (2), Tchaptchet (1), Gutierrez (4) -hasierako zazpikoa-, Marta Lopez (1), Arderius (1), Mercedes Castellanos, Lara Gonzalez, Paula Arcos (2), Gassama, Mireya Gonzalez.

Epaileak: Amar Konjicanin eta Dino Konjicanin (BIH). Bi minutu kanporatu dituzte Julia Machado, Dolores Rosario, Helena Paulo eta Stelvia Pascoal angolarrak, eta Lara Gonzalez (2) eta Shandy Cabral espainiarrak. Gainera, txartel gorriarekin kanporatu dute Natalia Santos angolarra eta Jennifer Gutierrez espainiarra.

Markagailua bost minuturo: 3-2, 5-5, 6-8, 10-10, 11-13, 14-15 (atsedenaldia); 16-15, 17-18, 18-18, 20-19, 26-21 (amaiera).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    03 Zuzenean 15:30 - 17:30 CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa
    03 17:00 - 20:00 PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena