Beste kirolak
Golfa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barrikako jokalariak jardunaldi onena utzi du amaierarako, baina aurreko egunetako joko kaskarrak gehiegi urrundu du lehen postutik, eta ezin izan dio buelta eman.
Jon Rahm. Argazkia: EFE.
Jon Rahm bizkaitarrak ondo amaitu du Britainia Handiko Irekiko 152. edizioaren azken jardunaldia, txartel ona aurkeztuta, 68 kolpekoa (-3), eta parraren azpitik kolpe batekin (283) bukatu du txapelketa. Xander Schauffele estatubatuarrak irabazi du, parretik behera 9 kolpeko txartela aurkeztuta.
Barrikako jokalariak jardunaldi onena utzi du amaierarako, baina aurreko egunetako joko kaskarrak gehiegi urrundu du lehen postutik, eta ezin izan dio buelta eman.
Igande honetan, laugarren eta azken jardunaldian, 3 birdie egin ditu lehen hiru zuloetan, eta beste birdie bat egin du 7.ean. Horrela, parretik behera 4 kolpeko txartela lortu du.
Bederatzigarren zuloan, baina, Rahm trabatu egin da, bogey bat egin du 11. zuloan eta zazpi par jarraian egin ditu, 68 kolperekin bukatzeko; hiru kolpe parretik behera.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa