Beste kirolak
Golfa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
'Barrikako lehoia'k ostegunean hasi zuen txapelketa, 73 kolpeko txartelarekin (+2), eta ostiralean 70 kolpekoa (-1) aurkeztu du, guztira 143 kolpeko txartela (+1) osatzeko.
Jon Rahm. Argazkia: EFE.
Jon Rahm bizkaitarra erdizka suspertu da ostiral honetan Britainia Handiko Irekiko bigarren jardunaldian, eta 70 kolpeko txartelarekin bukatu du eguna.
Barrikako lehoiak ostegunean hasi zuen txapelketa, 73 kolpeko txartela (+2) aurkeztuta, eta ostiral honetan hobetu egin du, 70 kolpekoa (-1) aurkeztu baitu.
Eguna ez du ondo hasi, bogey bat egin baitu 3. zuloan. Bost pare jarraian egin ondoren, baina, eguneko lehen birdiea egin du 9. zuloan.
Geroago, beste bi birdie kateatu ditu, 14.ean eta 15.ean, baina 16. zuloan egindako bogeyak erritmoa moteldu dio.
Bestalde, Shane Lowry irlandarra, 2019ko txapelketako txapelduna, lider jarri da. 69 kolpeko txartela sinatu du (2 kolpe parretik behera) sailkapenaren lehen postuan jartzeko, eta guztira parretik behera 7 kolpeko emaitza lortu du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa