Beste kirolak
Golfa
Agentziak | EITB Media
Bizkaitarrak 71 kolperekin bukatu du, hasiera kaskar bati buelta eman nahian. Bi bogey kateatu ditu eta egoerari buelta emateko aukerarik gabe geratu da.
Jon Rahm. Argazkia: EFE
Sergio Garcia espainiarrak irabazi du LIV Andaluzia txapelketa igande honetan, 66 kolpeko (5 kolpe parretik behera) txartel bikaina aurkeztuta. Anirban Lahiri indiarrarekin berdinduta geratu da, eta berdinketa bigarren zuloan hautsi da, indiarrak eguna zazpi kolpe gutxiagorekin (-7) hasi arren. Horrela, Garciak LIV txapelketa bat bereganatu du lehen aldiz, Saudi Arabiako zirkuituan sartu eta ia bi urtera.
Indiarrak aukera paregabea izan du bere garaipena azken zuloan ziurtatzeko. Metro erdi eskasera egindako kolpea izan da erabakigarria. Indiarrak huts egin du, eta irabazlea berdinketa hautsiz erabaki behar izan da, eta espainiarra nagusitu da.
Bien bitartean, Jon Rahm bizkaitarrak 71 kolperekin bukatu du. Hasiera kaskarra eginez, bi bogey kateatu ditu, eta, ondorioz, markagailua iraultzeko beharrean egon da. Hiru birdie jarraian egin arren, ez du lortu lehen bien emaitza bikainak parekatzea, eta lau kolpera amaitu du, Danny Lee zeelandaberritarrarekin berdinduta.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa