20:15

Beste kirolak

Atletismoa

Faith Kipyegonek 1.500 metroko probako munduko errekorra hautsi du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kipyegonek 7 ehunen hobetu du 2023ko ekainaren 2an berak jarri zuen marka, orain arteko onena (3:49.11).

  • Faith Kipyegon

    Faith Kipyegon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Faith Kipyegon kenyarrak 1.500 metroko munduko errekor berria ezarri du igande honetan Parisen, 3:49.04ko denbora eginda.

Kipyegonek 7 ehunen hobetu du 2023ko ekainaren 2an berak jarri zuen marka (3:49.11). Gainera, iaz Budapesteko Munduko Txapelketan bezala, 1.500 metroko proba ez ezik 5.000 metrokoa ere irabazten saiatuko dela baieztatu du.

Kirolaria ezin izan da marka horietara hurbildu denboraldi honetan, giharretako arazo batzuen ondorioz, eta ekainean Kenyako hautaketa probetan bakarrik parte hartu ahal izan du.

Kipyegonek 19 egun barru hasiko diren Parisko Olinpìar Jokoetan ere hartuko du parte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena