Beste kirolak
Moto3
ETB Media
Xabi Zurutuzak 19. postuan amaitu du Moto3 kategoriako Assenen egindako lasterketa. Legazpikoak erorikoa izan zuen Mugellon, min hartu zuen, baina gaindituta ditu lesioak.
Moto3 kategoriako Herbeheretako Sari Nagusiko lasterketako irudia. Argazkia: EFE
Xabi Zurutuza (RedBull KTM Ajo) 19. izan da ekainaren 30ean Assengo zirkuituan jokatutako Moto3 kategoriako Herbeheretako Sari Nagusian. Legazpikoak (Gipuzkoa) erorikoa izan zuen Mugellon, min hartu zuen, baina lesioak gaindituta lehian ibili da.
Ivan Ortolak (KTM) irabazi du lasterketa, azken itzulian Collin Veijer (Husqvarna) menderatuta. Hirugarren postua David Muñozentzat (KTM) izan da.
Moto3ko munduko txapelketako sailkapen nagusian David Alonso (154 puntu) da liderra, Collin Veijer (115 puntu) bigarrena eta Daniel Holgado (111 puntu) hirugarrena. Zurutuza 22. postuan dago 3 punturekin.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa