13:10

Beste kirolak

Eskubaloia

Europako Eskubaloi Federazioak Txapeldunen Ligatik at utzi du Bidasoa Irun; taldea Europar Ligan lehiatuko da

EITB Media

EHFk ez du Gipuzkoako taldea sartu 2024-2025 denboraldiko Txapeldunen Liga jokatuko dutenen zrrendan. Beraz, Irungo taldeak European League txapelketa jokatuko du.

  • Bidasoa Irun

    Bidasoa Irun. Argazkia: Bidasoa Irun

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) ekainaren 21ean jakinarazi du EHF Txapeldunen Ligan parte hartuko duten taldeen zerrenda, eta zerrenda horretatik at utzi du Bidasoa Irun.

EHFren erabakia jakinda, klubak honako hau adierazi du ohar baten bidez: "Bidasoak harro eta pozik agertu nahi du 2024-2025 EHF Champions Leaguean parte hartzeko hautagaien lehen zerrendan egon delako. Hori albiste ona da, eta azken urteetako lana goraipatu nahi du. Klubak eskerrak eman nahi ditu azken aste honetan jasotako mezu positibo eta animoengatik ".

Bidasoa Irunek 2024-2025 EHF European League txapelketan parte hartuko du, Espainiako Plenitude Ligako txapeldunorde izan ondoren. Klubak gaineratu du lanean jarraituko duela Estatu zein Europa mailako tituluak Irunera ekartzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena