15:11

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoa-Irunek Txapeldunen Ligan jokatzeko eskaria egin du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Esleitzeke dauden zazpi plazetako bat lortzeko aukera duten hamabi hautagaien artean dago taldea. Zerrenda ofiziala ekainaren 21ean argitaratuko dute.

  • Bidasoa-Irunen artxiboko argazkia

    Bidasoa-Irunen artxiboko argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa-Irun Asobal Ligako txapeldunordeak Txapeldunen Liga jokatzeko eskaria egin du. Joan den igandean Bartzelonak lortu zuen. Orain, beste hamabi taldek dute aukera kontinente mailako torneo nagusia jokatzeko zazpi plazetako bat eskuratzeko.

Klubak, ohar baten bidez, eskaria ekainaren 19an aztertuko dutela jakinarazi du. Ondoren, hilaren 21ean, EHFren Gobernu Batzordeak baieztatuko du Txapeldunen Ligako datorren edizioko bi taulak betetzen dituzten kluben zerrenda. Guztira, 16 talde egongo dira.

"Para el club y para la ciudad es un orgullo estar entre los candidatos junto a grandes clubes de Europa, lo que confirma el buen trabajo que se viene realizando en los últimos años", ha expresado la entidad bidasotarra en su nota.

"Klubarentzat eta hiriarentzat harro egoteko modukoa da Europako talde handienen artean egotea, azken urteotan egiten ari den lan onaren erakusgarri delako", azaldu du talde bidasotarrak idatzian.

2019-20 denboraldian, Bidasoa-Irunek hartu zuen parte Txapeldunen Ligan, beste formatu batean. Orduan, multzoen fasean aurrera egin zuen arren, kanporaketan Wisla Plocken kontra galdu ostean, txapelketatik at geratu zen.

Iragan denboraldian ez zuen jokatu baina bai duela bi urte. Lisboako Sportingen aurrean galdu zuen final zortzirenetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena