Beste kirolak
Golfa
EITB MEDIA
"Hainbat medikurekin eta nire taldearekin kontsulta eginda, erabaki dut nire osasunerako onena epe luzera dela uztea aste honetako Estatu Batuetako Irekia", iragarri du euskal golf jokalariak, astearte gauean, X sare sozialean zabaldutako mezu baten bidez.
Jon Rahm, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Jon Rahmek ez du parte hartuko ostegunean hasiko den 2024ko Estatu Batuetako Irekian, euskal golf jokalariak berak astearte gauean X sare sozialean iragarri duenez. Hain zuzen ere, Jon Rahmek infekzio bat du ezkerreko oinean: "Hainbat medikurekin eta nire taldearekin kontsulta eginda, erabaki dut nire osasunerako onena epe luzera dela uztea aste honetako Estatu Batuetako Irekia", adierazi du barrikarrak.
"Hainbat medikurekin eta nire taldearekin kontsulta eginda, erabaki dut nire osasunerako onena epe luzera dela uztea aste honetako Estatu Batuetako Irekia. Esaten badut atsekabetuta nagoela, labur geldituko naiz. Espero dut parte-hartzaileek zorterik onena izatea. Eskerrak eman nahi diet USGAko langile guztiei (USGA da Estatu Batuetako Golf Elkartea), boluntarioei, eta Pinehursteko erkidegoari (bertan jokatuko dute Estatu Batuetako Irekia); izan ere, antolatu duten txapelketa sinestezina izango da, ziur nago", adierazi du Rahmek. "Espero dut ahalik eta lasterren bueltatzea lehiara!", nabarmendu du.
After consulting with numerous doctors and my team, I have decided it is best for my long term health, to withdraw from this weeks US Open Championship. To say I’m disappointed is a massive understatement! I wish all my peers the best of luck and want to thank all of the USGA…
— Jon Rahm Rodriguez (@JonRahmOfficial) June 11, 2024
Erabakiaren berri eman aurretik, asteartean bertan, Estatu Batuetako atariko prentsaurrekoan, Rahmek esana zuen infekzioa "kontrolpean" zegoela, baina "handituta" jarraitzen zuela, eta "mina" zeukala.
Larunbatean, LIV Houston txapelketan, Rahmek lehia utzi behar izan zuen, lesio horrengatik: "Ez dakit zer gertatu zen, baina gaizkoatu egin zen. Min handia nuen. Larunbateko txandan, goizean, injekzioa jarri nion neure buruari, eremua inurritzeko. Asmoa zen txanda osorako irautea, baina bigarren zuloan berriro sentitzen nuen mina".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa