Beste kirolak
Golfa
EITB MEDIA
Larunbatean, Barrikako golf jokalariak soilik sei zulotan jokatu ahal izan du, txapelketa utzi aurretik. Estatu Batuetako Irekia, denboraldiko hirugarren txapelketa nagusia, ekainaren 13a eta 16a bitartean jokatuko dute, alegia, datorren ostegunetik aurrera.
Jon Rahm, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Estatu Batuetako Irekia ekainaren 13a eta hilaren 16a bitartean jokatu aurretik, larunbat honetan, denboraldiko hirugarren torneo nagusia hastear dela, Jon Rahmek LIV Houston txapelketa utzi behar izan du, torneo horretako bigarren jardunaldian, lesio batengatik. Rahmek mina zuen oinazpian.
Ostiralean, Rahmek -3 kolpeko txartela aurkeztu zuen (bost birdie eta bogey bikoitz bat) LIV Houstoneko aurreneko jardunaldian, baina larunbatean sei zulo bakarrik jokatu ditu, txapelketa utzi behar izan baitu, min hartuta. Estatu Batuetako Irekia Pinehurst Resort & Country Cluben jokatuko dute, Ipar Carolinan.
Rahmek aurreneko urtea du PGA Tour zirkuitua utzi eta Saudi Arabiako LIV Golfera igaro zenetik. 2024an bi txapelketa handitan aritu da orain arte: PGA Championship torneoan ez zen asteburuko itzulirako sailkatu, eta Augustako Masters txapelketan ezin izan zen jaka berdea eskuratzeko borrokan aritu.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa