14:51

Beste kirolak

Moto3

Xabi Zurutuzak istripua izan du Italiako Sari Nagusian

Agentziak | EITB Media

Legazpiko gidariak erori egin da bederatzigarren bihurgunean.

  • Xabi Zurutuza

    Xabi Zurutuza. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiako Sari Nagusiko arduradunek bandera gorria atera behar izan dute Moto3 kategoriako lasterketan Xabi Zurutuza legazpiarrak (KTM) eta Filippo Farioli italiarrak (Honda) bederatzigarren bihurgunean istripua izan ondoren. Bi pilotuek osasun zerbitzuen asistentzia jaso behar izan dute.

Gipuzkoarra anbulantzian atera dute pistatik, baina kordea galdu gabe zegoen eta hatz lodia altxatu du ondo zegoela adierazteko.

Zurutuzaren inguruko iturrien arabera, pilotuak humeroa eta eskapula hautsita dauzka, baina arriskutik kanpo dago. Bere kordean egon da denbora guztian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena