21:50

Beste kirolak

IBERDROLA LIGAKO FINALA

Bera Berak bereganatu du Ligako finaleko lehen neurketa (30-26)

A. A. | EITB KIROLAK

Donostiarrak bi gol azpitik heldu dira atsedenaldira, baina bigarren zatian erabateko nagusitasuna erakutsi dute Imanol Alvarezen jokalariek, eta Elx garaitu dute.

  • Bera Bera, nagusi Elxen aurka. Argazkia: Bera Bera

    Bera Bera, nagusi Elxen aurka. Argazkia: Bera Bera

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bera Berak eta Elxek Iberdrola Ligako finalaren joaneko neurketa jokatu dute asteazken honetan, Donostiako Josean Gasca pabilioian, eta etxekoak nagusitu dira 30-26 bigarren zatian goitik behera nagusitu eta gero.

Bi taldeei aurkariaren atea aurkitzea kostatu zaie hasierako erasoaldietan, bi minutu eman baitituzte golik erdietsi gabe talde biek; dena den gerora, neurketa lehiatua eta bizia eskaini dute.

Lehendabiziko abantailak bisitarientzat izan dira (0-1 eta 1-2), baina Imanol Alvarezenek berehala hartu dute jokoaren agintea bi goleko abantaila izatera iritsi dira lehen zatian bi aldiz (5-3 eta 7-5). Alabaina, EHFren Eurocup txapelketa irabazi berri duen taldeak markagailuari buelta emateko ahalmena izan du atsedenaldira iritsi orduko. Hala, Joaquin Rocamorak zuzentzen duen taldea joan da aldageletara bi goleko aldearekin (11-13).

Donostiarrek beste indar batekin ekin diote bigarren zatiari, defentsa tenkatu dute, eta 5 eta 1eko partzialarekin berriro ere agintzen jarri dira (16-14). Bultzada hori bidelagun zutela, etxekoek markagailuan tartea areagotzen jarraitu dute, batez ere Mariane Fernandes brasildarraren golei esker. Ezker hegalekoak zortzi gol erdietsi ditu guztira partidan zehar (sei bigarren zatian), eta bera izan da bere taldeko golegile nagusia.

Hartara, urdinak bost goleko errenta izatera iritsi dira (26-21, 28-23), baina hiru minuturen falta Elxekoak hiru golera gerturatu dira (29-26). Dena den, Bera Bera ez da urduri jarri, eta kanporaketako lehen garaipena bereganatu dute.

Mariane Fernansekin batera, Esther Arrojeria (7), Anne Erauskin (4) eta Lyndie Tchaptcheten (4) gol-ekarpenak ere azpimarratzekoak izan dira etxekoen aldetik. Bisitarien partetik, berriz, izugarrizko lana egin dute Tessa Van Zijl herbeheratarrak 11 golekin eta Nicole Morales atezain katalanak, 10 gelditurekin.

Final honen bigarren eta azken norgehiagoka datorren larunbatean izango da, Elxen, 18:30ean, eta ETB4n izango da ikusgai ere.

Fitxa teknikoa:

30 - Super Amara Bera Bera: Maddi Aalla (6 gelditu), Alice Fernandes (3 gelditu); Arrojeria (7), Mariane Fernandes (8), Gavilán (1), Boada (2), Alba Menéndez (1), Laura Hernández (1), Cavo, Echeverria (1), Lindie Tchaptchet (3), Loidi, Carmen Arroyo, Erauskin (4, 1 penaltiz), Lydia Blanco (1) eta Elke Karsten (1, penaltiz).

26 - Atticgo Balomano Elx: Nicole Morales (10 gelditu), Carratu (3 gelditu); Oppedal (2), Do Nascimento (1), So Delgado (3), Patricia Méndez, Andreu, Van Zijl (11), Wolfs (2), Zhukova, Agullo, María Flores, Zaida Benítez (1), Carrillo, Berbabé (2) eta Kelly (4).

Epaileak: Yon Bustamante eta Javier Álvarez. Kanporatutako jokalariak: Alba Ménendez, Laura Hernández, María Flores, So Delgado, Benítez eta Oppedal.

Markagailua bost minututik behin: 2-2; 5-4; 6-5; 8-7; 10-11; 11-13- atsedenaldia- 13-13; 17-15; 21-17; 26-21; 29-25; 30-26.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena