Beste kirolak
GOLFA
A. A. | EITB MEDIA
Batak zein besteak parrean amaitu dute sailkapenean, lehen bi jardunaldien ostean, eta, ondorioz, sailkatzetik kolpe bakarrera geratu dira.
Jon Rahm PGA Txapelketan. Argazkia: EFE
Jon Rahm eta Adrian Otaegui Louisvilleko (Kentucky, AEB) Valhalla zelaian jokatzen ari den 2024ko PGA Txapelketatik kanpo geratu dira. Izan ere, lehen bi jardunaldien ostean, parrean amaitu dute bizkaitarrak zein gipuzkoarrak, eta, horrela, lehian jarraitzeko kolpe bakarrera geratu dira.
Barrikakoak 72 kolpe (+1) pilatu ditu bigarren jardunaldian, 3 birdie (kolpe bat parretik behera), bi bogey (kolpe bat parretik gora) eta bogey bikoitz bat (bi kolpe parretik gora) eginda. Donostiarrak ere 72 kolpeko ibilbidea egin du bigarren jardunaldian, hiru bogey eta bi birdie eginda.
Liderrei dagokienez, Xander Schauffele estatubatuarrak jarraitzen du buruan (-12), eta Collin Morikawa estatubatuarra dago bigarren (-11); 65 kolpeko ibilbide bikaina (-6) sinatu du, zazpi birdie eta azken zuloan bogey bat eginda.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa