12:02

Beste kirolak

Motoziklismoa

Zurutuza, hamaseigarren Frantziako Sari Nagusian

EITB Media

Xabi Zurutuza euskal pilotua 16. izan da Le Manseko zirkuituan, Moto3 kategoriako lasterketan. David Alonso irabazleak baino 13 segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko.

  • Xabi Zurutuza

    Xabi Zurutuza. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabi Zurutuza (Red Bull KTM Ajo) euskal pilotua 16. izan da Moto3 kategoriako Frantziako Sari Nagusian. Lasterketa Le Manseko Bugatti zirkuituan jokatu da, maiatzaren 12an.

David Alonso (CFMoto) izan da azkarrena, Daniel Holgadok (Gas Gas) amaitu du bigarren eta Collin Veijerrek (Husqvarna) osatu du podiuma, helmuga hirugarren postuan gurutzatuta. Xabi Zurutuzak irabazleak baino 13 segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko.

Duela bi aste, Zurutza 22. izan zen Espainiako Sari Nagusian, eta maiatzaren 12an maila hobea eman du, 16. postua lortuta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena