Beste kirolak
Golfa
Agentziak | EITB Media
Otaeguik denboraldi honetan irabazi duen zirkuituko lehen txapelketa da, eta bere ibilbideko bosgarrena. Garaipenak, gainera, PGA Txapelketarako txartela eman dio gipuzkoarrari.
Adrián Otaegui Argazkia: EFE artxiboa
Adrian Otaegui golf jokalariak Txinako Irekia irabazi du, Shenzhengo Hidden Grace zelaian jokatu den DP World Tour zirkuituko proba, 198 kolpe (-18) eginda, bere azken ibilbidea parretik behera 7 kolperekin amaitu ondoren.
Hirugarren eta azken itzulian, Otaegui izan da bigarren onena, Brandon Stone hegoafrikarraren atzetik (-8), baldintza klimatiko txarren ondorioz itzuli oso bat bertan behera utzi ondoren.
Gipuzkoarraren jokoak behetik gora egin du torneoan zehar. Lehen itzulian, 67 kolpe behar izan zituen ibilbidea amaitzeko bigarrenean, 66, eta azkenekoan, 65. Halaber, 7 birdie egin zituen; horietako bi, 16 eta 17. zuloetan.
Guido Migliozzi italiarra izan da bigarren, 199 kolperekin. Joel Girrbach suitzarra, Sebastian Söderberg suediarra eta Paul Waring ingelesa izan dira hirugarren, 200 kolperekin. Waringek eta Girrbachek bogey bana egin dute 16an, eta Söderbergek, bogey bikoitza 18an.
Otaeguik denboraldi honetan irabazi duen zirkuituko lehen txapelketa da, eta bere ibilbideko bosgarrena; izan ere, Alemaniako Paul Lawrie Matchplay (2017), Belgikako Knockout (2018), Eskoziako Txapelketa (2020) eta Andaluziako Mastersa (2022) irabazi ditu aurretik.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa