Beste kirolak
Moto3
EITB Media
Xabi Zurutuza legazpiarrak 22. postuan amaitu du Moto3 kategoriako Espainiako Sari Nagusiko lasterketa. Veijer nagusitu da, Muñoz izan da bigarren, eta Ortola hirugarren.
Moto3 kategoriako Espainiako Sari Nagusiko lasterketaren irteerako irudia. Argazkia: EFE
Xabi Zurutuza (Red Bull KTM Ajo) legazpiarra 22. izan da Moto3 kategoriako Espainiako Sari Nagusian. Euskal pilotuak Collin Veijer (Husqvarna) irabazlearekiko 45 segundora amaitu du Xerezko Angel Nieto zirkuituan izandako lasterketa.
Veijer herbeheretarra nagusitu da, David Muñoz (BOÉ Motorsports) izan da bigarren, eta Ivan Ortola (MT Helmets-MSI) hirugarren.
Zurutuzarentzat Xerezkoa izan da Moto3ko Munduko Txapelketako bigarren lasterketa. Gipuzkoarra 13. izan zen Ameriketako Sari Nagusian, eta 22. postuan amaitu du Espainiako Sari Nagusia. Pixknaka, kategoriari neurria hartzen ari da.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa