Beste kirolak
GUERRERAS IBERDROLA LIGA
EITB Media
Super Amara Bera Berak 27-23 irabazi dio Aula Cultural Valladolidi Guerreras Iberdrola Ligako play-offetako final-laurdenetako bigarren partida, eta lehen partidan ere nagusitu zenez, finalerdiak jokatuko ditu.
Bera Berako jokalariak, garaipena lortu ostean. Argazkia: EITB Media
Super Amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako play-offetako finalerdietarako txartela lortu du, etxean Aula Cultural Valladolid menderatuta (27-23) final-laurdenetako bigarren partidan. Gipuzkoako taldeak kanporaketako lehen neurketa ere irabazi zuenez, finalerdiak jokatuko ditu.
Larunbat honetako norgehiagokako lehen zatia parekatua izan da, baina Donostiako taldea bi goleko abantailarekin heldu da atsedenaldira (13-11).
Bigarren zatiak lehenengoaren antzeko gidoia izan du. Bera Bera une oro ibili da aurretik markagailuan, bi, hiru eta lau goleko errentarekin. Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean, ordea, Valladolid gol bakarrera hurbildu da (24-23). Hala ere, Donostiako taldeak ondo kudeatu ditu azken minutuak, eta garaipenak ez dio ihes egin (27-23).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa