13:53

Beste kirolak

Igeriketa

Iñigo Llopisek bere hirugarren domina lortu du Madeirako Europako Txapelketan

EITB Media

Basque Teameko igerilariak brontzezko domina bereganatu du 34 puntuko estiloetako 4x100 metroko proban.

  • Llopis, Dmytriv, Mari eta Gascon

    Llopis, Dmytriv, Mari eta Gascon, brontzezko dominekin. Argazkia: Basque Team

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Llopisek brontzezko domina bereganatu du Madeirako Igeriketako Europako Txapelketan, 34 puntuko estiloetako 4x100 metroko proban. Basque Team taldeko kideak taldea osatu du Tasy Dmytriv, Jose Antonio Mari eta Sarai Gascon igerilariekin batera, eta hirugarren postuan amaitu dute.

Herbehereetako selekzioa nagusitu da, munduko errekor berria ezarrita (4:26.54); Italiak (4:30.59) amaitu du bigarren, eta Llopisen taldeak, hirugarren (4:32.42).

Brontzezko domina honekin Iñigo Llopisek hiru domina zintzilikatu ditu jada Europako Txapelketan: urrezko domina lortu zuen bizkar erako 100 metroko proban eta brontzezkoa, tximeleta estiloko 100 metrokoan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena