12:08

Beste kirolak

Golfa

Carlota Cigandak seigarren postua lortu du The Chevron Championship txapelketan; Nelly Kordak irabazi du

EITB MEDIA

Kordak, munduko sailkapeneko egungo aurreneko sailkatua bera, LPGA Tourraren barnean jokatutako azken bost txapelketak irabazi ditu, eta denboraldiko lehen txapelketa nagusian parraz azpiko hamahirurekin amaitu du. Cigandak parraz azpiko zortzi egitea lortu du.

  • Carlota Ciganda, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Carlota Ciganda, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlota Cigandak seigarren postuan amaitu du Ameriketako Estatu Batuetako Texas Estatuko The Woodlansen jokatutako 2024ko denboraldiko The Chevron Championship txapelketan. Txapelketa hori ostegunetik igandera bitartean jokatu dute, asteleheneko goizaldean bukatu da, Euskal Herriko ordutegia kontuan izanik, eta bertan Nelly Korda estatubatuarra gailendu da, alegia, munduko sailkapenean egun aurreneko postuan dagoen golf jokalaria.

Denboraldiko lehenengo txapelketa nagusia da The Chevron Championship, eta Cigandak, guztira, parraz azpiko zortzi kolpe izan ditu. Lehiaketako lau jardunaldietan, honela ibili da Ciganda: +3, -5, -4 eta -2.

Orain lortutako garaipena zenbatuta, Kordak LPGA Tourreko azken bost txapelketak jarraian irabazi ditu, eta, horrenbestez, indarrean dagoen marka berdindu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena