Beste kirolak
Eski alpinoa
EITB MEDIA
Garaipen honekin, Arrietak iaz Baqueira Bereten irabazi zuen eslalom titulua berretsi du, eta Garayk Espainiako bigarren titulua eskuratu du, aurreko denboraldian erraldoiko modalitatean nagusi izan ondoren.
Aingeru Garay, artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Arrieta Rodriguez eta Aingeru Garay euskal eskiatzaileek eski alpinoko Espainiako eslalom txapelketa irabazi dute ostegun honetan, Sierra Nevadan.
Rodriguezek markagailua irauli du bigarren ekitaldi ikusgarri batean, eta June Garitano urretxuarra (NKEF/IRIMO) gainditu du. Bigarren proba horretan, Carla Mijares andorrarra izan da, baina zilarra June Garitanok lortu du eta brontzea Martina Leenek, hirugarren eta laugarren denborarik onenak eginda. Horrela, Arrietak iaz Baqueira Bereten lortutako eslalom titulua berretsi du.
Gizonezkoen proban, berriz, Garay naguitu da eslalomeko bi ekitaldietan, eta Tomas Barata (FCEH/CEVA) eta Jonas Sanchez (FCEH/COPOS) eskiatzaileei hartu die aurrea. Garaipen honekin, Galdakaoko eskiatzaileak Espainiako bigarren titulua eskuratu du 25 urterekin, aurreko denboraldian Baqueira Bereten eski alpinoko erraldoiko modalitatean nagusi izan ondoren.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa